Webgune hau LAHETJUZAN (L.J) izenaz eta haren leinuaz ari da
eta euskaldunen Historia eta Iragan antzinakoenaz,
Sarako eta Senpereko noiz-nola aktualagoetaz ere bereziki.
Deituren jatorria, esanahia eta historia aztertzen saiatzen da,
"de LAHET edo de LEHETena,
de LAHETSUSAN d'OLHA edo de LEHETSUSAN d'OLHArena",
lehen bi deiturak duela 1.000 urte baino gehiago agertu zirenetik,
Nafarroako Erresumaren hasieratik, gaur egun arte,
(ondokoak aldiz LEHETEBEHEREtik itzuliak
1539ko Frantzua lehena Frantziako eregearen legeen arabera),
baita L.J familiaren genealogia ere aztertzen , 1568tik gaur egun arte.
LAHETJUZANtarren DEITURAZ eta Leinuaz
I AITZIN SOLASA
« Lahetjuzan » beren deituraz axola dutenentzat,
eta jakin nahi nun, noiz eta nola agertu den deitura hori, idatzia da testu hau,
deitura bereko argentinarrek sarea medio galdeturik.
Familiaz kanpoko bertze batzuer irakurketa noiztenka aspergarri agertzen ba zaie,
horiendako ere balio dute hor luzean aipatzen ditudan iragan aroetako gertakariek,
beren arbasoek bizi edo pairatuen parekoak bait dira parte.
Asko liburuetako eta sareko argitasunen bilduma ere eginez moldatua da
testu hunen lehen partea, deituraren sustrai eta erran-nahiari xedatua.
Sara eta Senpereko dokumendu eta departamenduko artxibo zaharretan
bilatutako xehetasunen medioz aldiz xedatua,
ahidetasunaren leinua tratatzen duen bigarrena.
Euskaraz idatzi nahiko nituen bainan ...
frantziar, ingeles edo gaztelaniar erdaldun atzerrietako ahide batzuendako egina da lehenik,
euskarazko hitzik ulertzen ere ez dutenak;
pragmatikoki aintzinatu naiz beraz, lana erdaraz idatziz eta gero itzuliz,
Alizia M.ak lagundurik, erdara batetik bertzerat itzultzen.
Eta lan hunen segidako lerrorik gehienak erdaraz irakurriko ditutzue beraz.
Nahiz eta pragmatizmo menperatzale motel hortaz,
euskarak leher eginen duen, eta beraz euskaldunak!
Norbeitek zerbeit idatzi nahi badu testu huntaz, ikus-molde, zehastasun edo eztabaida ekarri,
egin dezala email modua erabiliz : joxet
II GAIAK
1) DEITURAZ
Azterketa historiko batetan,
gaurko egunean Nafarroako Erreinua aintzin iragan aroetaz dakizkagunak aipatzen ditut,
gero Nafarroako historia bera laburzki,
eta Lahet/Lete deituraren ibilbidea egiten
(erreinu horrekin betan agertu edo ezagutua izan bait da izen hori),
bai eta Sarako Lahet eta Goi-Nafarroako Lete-tar gizaki ezagunen zerrenda,
800 urthez 1600ak inguru arte.
Ondotik, ararteko Lehetebehere-z zenbeit hitz, eta deitura horren mendekotasuneko
edo segidako Lahet Juzan-en testuetanko agerpena, 1568ean*
frantziako Catherine de Medicis Errege-Amaren delibero baten segiden aipamenetan.
*Mila bortz ehun hirurogoi eta zortziko ekainaren laurean,
Frantziako Erregek manatutako diru mailegu baten zergapedunen zerrendan,
agertu da iduriz lehen aldiko LAHET JUSAN deitura, hola idatzia,
menturaz aspaldian jadanik, modu hortan edo LEHETEBEHEREkoan, erabilia zena.
Gero Lahetjuzanen orainarteko jarraipena, Hego eta Iparraldean,
Frantzian eta Hego-Amekiketan zehar,
Inglaterran eta Afrikan errekontruz, Karaibesetako Kuban ere berdin,
bertze bi Lahet/Lehet deiturak Saratik suntsituz geroz oraino irauten bait du.
Etimologian gero, deituraren bi parteen sentsu edo erran nahia saiatzen naiz bilatzerat,
Hizkuntza eta Historia azterle batzuen lanak baliatuz eta nihaurrenak aipatuz,
eta burutu egiten dut lan horien ondorioak bateratuz.
Azkenean, ezin da egon ithurri bibliografiaz zenbeit hitz erran gabe.
2) GENEALOGIAZ
« Iragana, aurretorkizun »
Hemendikan goiti agertzen diren urte datak edo pertsonaiak dira zinezkoak,
maizenik dokumentu zerbaiten testutik ateraiak.
Horrek ulergarri jartzen du aipatzen den dokumentu baten gertakariak
badituela ziurtasunezko aitzinkariak : nola haur baten heriotzak markatzen
aitamenen hogoibat urteren aitzinagoko bizi iraupena bederen,
edo norbaiten ama edo osaba agertzen bada testu batetan,
agertu pertsona hori aitzineko gizaldiari lotu beharko dela,
ezer bertze testurik ere ez badu garbiagoki finkatzen duenik.
Eta nahiz eta kasu horietan gertakari susmatu horien data segurrik ez ezagutu.
LEKETE*, 952 urte aitzinetik bederen, LEHET/LAHET bilakatuko dena,
LEHETEBEHERE*, 1600 urteetan oraino,
Sarako latinez idatzitako Axularren dokumentuetan ageri bezala azken aldikotz,
1539 geroztik galtzen ari dena,
LAHET JUSAN* LEHETEBEHEREtik aldatu izana, Frantses Lehena Erregeren
1539 urteko deitura izenen moldaketaz egin lege berrien arabera.
Entzunetik idatzirat zeren, mendeetan zehar,
deitura horiek, idazleak entzun bezala idatziak izan dira dokumentuetan.
Eta, hemen, nik zenbakizko alfabetaren ordenamenduan ezarriak
Lae, Lee, Les, Let, Laet, Leet, Leta, Lete, Leth, Lhet, Labet, Lahet, Leete, Leeth,
Lehet, Lethe, Leethe, Lehere, Lekete*, Lahetea, Lehetea, Lehetia,
Lehetebehere*
Lajusan, Lehusan, Lesusan, Laetsuzan, Laetzuzan, Lahajusan, Laheiusan,
Lahejusan, Laheuisan, Laheyusan, Lahezusan, Lahuissan, Lantsusan, Layejusan,
Leheiusan, Lehejusan, Lehetusan, Leheuisan, Lehezusan, Laheijusan,
Laheitusan, Lahet Jusan*, Lahetjuzan, Lahetsusan, Lahetsuzan, Lahetzusan,
Lahetzuzan, Layhejusan, Leheijusan, Lehenjusan, Lehesousan, Lehessusan,
Lehetiusan, Lehetjusan, Lehetjuzan, Lehetsuzan, Lehetyusan, Leheyjusan,
Leyhejusan, Laahetjusan, Laheetjusan, Lahetijusan, Lahetjeuzan, Lahetjussan,
Layhejusant, Layhetjusan, Leheteyusan, Lehetjousan, Leihehussan, Lethetjusan,
Lahatiussant, Lehetejusans Lehetjussans, Lehetsusanes, Olaheteyusan …
Euskal Herrian gaindi, hain idazkera aldakorrez emana atxemaiten den deitura,
gidoiarekilan edo bi hitzez direnak aipatu gabe,
gure leinu deitura horrek beraz zer erran nahi ote duen jakin nahiz
hasi nintzen bilaketa hauen egiten.
Hasian-hasi, hor gaindiko irakurketaetan atxeman purruxkak ditut hemen bildu,
nahas-mahas, metodoaren eskasian gauzak ez jakinez nola gorde edo plegatu,
bainan ez nahiz ahatik,
nere bizian bertze hainbertze irakurri gauza bezala, galduak izan ziten.
Hor zehar dira beraz, nihaurrek noizbeit beharbada, edo bertze norbeitek,
hobeki mamitu edo osatzeko itxaropenean.